Aretxabaletako Aratz elkarteko kideek batukada egingo dute egubakoitzean, Atzegiren sentsibilizazio kanpaina berria babesteko. Arrasateko batukada taldearekin batera, 40 lagun inguru elkartuko dira, arratsaldeko 19.00etan. Mitarte kaletik abiatu eta herriko plazan amaituko dute.
Jokin Antxia Aratzeko kideak azaldu duenez, duela hamar bat urte hasi ziren adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Atzegiren kanpaina babesten. Ordutik, elkarteak kanpaina egiteko modua aldatu egin badu ere, batukadarekin jarraitzea erabaki dute. Ordubeteko perkusio saioa izatea espero dute.