Etxeko garbiketarako xaboiak egiten ikasteko ikastaroa emango du Aiora Urbietak, Arkupe kultur etxean. Bost saio izango dira guztira: azaroaren 16an, 23an eta 30ean eta abenduaren 14an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara. Saio bakoitzean garbiketarako produktu desberdin bat egiten ikasiko dute, etxean erabiltzen diren ohiko garbigarri kutsakorren ordez erabiltzeko.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek azaroaren 13ra arte izango dute izena emateko aukera, Arkupe kultur etxean bertan. Hamar orduko ikastaro "komunitarioaren" prezioa 40 eurokoa izango da.