16 urtetik gorako edozein emakume edo queerrentzako aholkularitza zerbitzua da eta hainbat gairi buruzko kontsultak egin daitezke: familia (banaketak, dibortzioak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenak ez betetzeak...), lana (kaleratzeak, diskriminazioa, jazarpena, zaintzaile profesionalen eskubideak, herritarrek zaintzaile profesional bat kontratatzeko urratsak...), indarkeria matxista (eskubideak, ondorioak...), adineko pertsonak, LGTBIAQ+ pertsonak (eskubideak, trantsizio prozesuak...), …
Zerbitzua doakoa, konfidentziala, pertsonalizatua eta aurrez aurrekoa da. Aholkulariak dira Kistiñe Lujanbio Galdeano eta Ane Iturbe Mujika.
Ordutegia: 13:00-15:00 eta 16:00-18:00.
Hitzordua hartu behar da aldez aurretik Berdintasun Sailean: 688 63 33 81 / berdintasuna@aretxabaleta.eus / Tril txoko
feministaren bulegoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.