Leintz Eskola Kirolaren (LEK) hasiera jaialdiarem bigarren edizioa Aretxabaletan egin zuten atzo arratsaldean, eta haurrek hainbat jarduera eta jolas probatzeko aukera izan zuten.
Parte-hartzaileak hiru taldetan banatu zituzten: batetik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrak; bestetik, LHko 3. mailatik 6. mailara artekoak; eta, azkenik, kirol egokituko taldea. Talde bakoitzak hainbat txoko eta jarduera probatzeko aukera izan zuen, LEKeko begiraleen laguntzarekin.
Eskola kirolari dagokionez, dagoeneko 700 ikasle inguruk eman dute izena ikasturte berrirako. Hala ere, izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta interesa dutenek bat egiteko aukera dute.