Liburutegiak adin guztietarako ekintzak antolatu ditu urrirako

Oier Zumarraga Aranburu

Lehen Giza Liburutegia eta telefonozko ipuinak izango dira berritasun nagusiak; izen-ematea urriaren 16ra arte dago zabalik.

Aretxabaletako Udal Liburutegiak adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu ditu urrirako. Hilaren 21ean berrabiaraziko dituzte 4 urtetik gorakoentzako ipuin kontaketak, eta Miru Sorgina izango da lehen kontalaria. Urriaren 29an, berriz, Azalerako Ipuinak egitasmoa hasiko dute, 0-4 urteko umeentzat eta haien erreferentziazko helduentzat. Gianni Rodari idazlea omenduko dute urriaren 22an. 5 urtetik gorakoek ipuin sorpresa bat jaso ahal izango dute, telefonoz, herriko boluntarioek kontatuta. Deiak 17:30etik 19:30era egingo dituzte.

Lehen Giza Liburutegia

Urriaren 24an, Liburutegiaren Nazioarteko Egunean, Aretxabaletako lehen Giza Liburutegia egingo dute. Gari Sarasua, Beñat Arizabaleta, Sara Alonso, Morela Veliz, Jose Ramon Elkoro eta Txaro Urrutia izango dira "pertsona-liburuak", eta nork bere istorioa partekatuko du 10-15 minutuko solasaldietan. Azalerako Ipuinetan, Telefonozko Ipuinetan eta Giza Liburutegian parte hartzeko urriaren 16ra arte eman daiteke izena, udal liburutegian bertan, horretarako zabalik dagoen epearen barruan. Ipuin kontaketarako gonbidapenak ere liburutegian jaso daitezke, edukiera bete arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak