Josebe Iturrioz Lopez aktibista feministak Borrokalari transgeneroak liburuaren inguruko solasaldia egingo du urriaren 14an, asteazkena, 18:00etan, Aretxabaletako Tril Txoko Feministan. Jabetze Eskolaren egitarauaren barruan antolatu dute saioa, eta euskaraz izango da.
Leslie Feinberg estatubatuarrak idatzitako eta Fermintxo Zabaltzak euskaratutako liburuak "beste begirada berri" eskaintzen dio sexuak eta generoak historian izan duten lekuari. Hitzaldian, besteak beste, genero dualitatearen onarpena eta generoaren mugak gurutzatu dituzten pertsonek jasandako gaitzespena aztertuko dute.