Ainhoa Urien Telletxearen Ehun zaldi trostan liburua izango dute hizpide urriaren 15ean, 18:30ean, Aretxabaletako udal liburutegian egingo duten literatura solasaldian. Mikel Albisuk gidatuko du saioa, eta herritar guztiei irekita egongo da.
Gainera, Ainhoa Urien idazleak berak parte hartuko du solasaldian. Ehun zaldi trostan kontakizun-sortaren nondik norakoak izango dituzte berbagai, baita liburuan agertzen diren gai eta pertsonaiak ere. Lanak hiriaren eta baserriaren artean bizi den protagonista du abiapuntu, eta haren inguruan elkarri lotutako hainbat pertsonaiaren istorioak biltzen ditu.