20.ez egingo den jaialdi honetan, "euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua" sendotu gura izan dute, eta horregatik, euskarazko lanak bakarrik onartuko dituzte lehiaketan. "Horren helburua da euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatzea eta ikusgarritasuna ematea", adiearazi dute.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi bat bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da.
Irabazleentzat aurten ere sari mordoa iragarri dituzte; hona hemen horiek: batetik, Sail Ofizialean, hautatutako finalista bakoitzak 150 euro jasoko ditu, hautatua izateagatik; eta horrez gain Huhezinema saria dago 650 eurorekin, eta Ikusleen Saria, 100 eurorekin. Bestetik, Ikasle Sailean ikasleek egindako lanak sarituko dituzte: film onena 300 eurorekin; MU Saria –Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari–, 200 eurorekin; eta Ikusleen Saria, 100 eurorekin. Eta azkenik Bideoklip Saila izango da: bideoklip onenak 300 euro jasoko ditu eta ikusleek emandako saria izango da 100 eurokoa.
Jaialdia urtarrilean
2027ko urtarrilaren 20tik 22ra bitartean egingo dute jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zinema aretoan eta Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta jaialdiaren gaineko nondik norako guztiak huhezinema.eus webgunean jasoko dituzte.