UDA Karate Klubeko hiru kirolarik hartu zuten parte, domekan, Pasaian jokatutako Gipuzkoako Kadete, Junior eta 21 Urtez Azpiko Txapelketan. Kata eta kumite modalitateetan Maitane Bartolome kadete mailan aritu zen, Ariane Bartolome juniorretan eta Joane Blazquez 21 urtez azpikoetan.
Hirurek lortu zuten dominaren bat. Maitanek brontzezkoa eskuratu zuen kumitean; Arianek, berriz, brontzea lortu zuen katan eta Gipuzkoako txapeldun izan zen kumitean. Joanek ere bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa katan eta urrezkoa kumitean.
Hurrengo hitzordua ere Pasaian
UDAko karatekariek urriaren 17an izango dute hurrengo hitzordua, Pasaian bertan jokatuko den Euskadiko Txapelketan. Bertan, Arabako eta Bizkaiko ordezkariekin ere lehiatuko dira, Gipuzkoako Txapelketan lortutako emaitzei segida emateko asmoz.