Kuartela Kultur Elkarteak Herrixa kuartelera jaialdia antolatu du urriaren 9 eta 10erako. Hala, elkarteak herriarekin duen harremana indartzea helburu, herriko musika taldeak izango dira protagonista datorren asteburuan. Egubakoitzean kalejirarekin hasiko dute jaialdia, eta lau kontzertu izango dira ondoren.
Zapatuan, Kuartela Tourra, kontzertuak, Troxkaren dantza emanaldia eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Berritasun gisa, Euskal Herriko beste lau talde gonbidatu izango dira – Veneno, Ezta Ilen, Ajou eta Ganibet–, jaialdia "sortzaileen topagune" ere bihurtzeko.
Bazkarirako txartelak salgai
Zapatuan egingo duten bazkarirako txartelak erosteko azkena eguna gaur, egubakoitza, da. Ezkutu eta Urbaltz tabernetan daude salgai, 17 euroko prezioa dute eta menu arruntaz gain, aukera beganoa ere eskainiko dute.
