Emakume korrikalarientzako saio irekia zapatuan

Oier Zumarraga Aranburu

Korrika taldeko hainbat kide, artxiboko irudian.

Batu taldeak maila guztietako emakumeei zuzendutako bi ibilbide egingo ditu, 10:00etan Ibarra kiroldegitik abiatuta.

Batu taldeak emakume korrikalarientzako saio irekia egingo du zapatuan, 10:00etan, Ibarra kiroldegian. Helburua da taldea ezagutaraztea eta maila guztietako emakumeak elkartzea. Zazpi eta hamar kilometroko bi ibilbide eskainiko dituzte. Erritmo desberdinetara egokituko dira, elkarrekin "korrika egin" eta "giro onean gozatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak