Ertzainak ailegatzeaz bat hiru gaztek ihesean alde egin zuten handik baina atzetik jarraitu eta harrapatu egin zituzten, Ertzaintzaren esanetan. 20 urteko bi gazte eta 19 urteko beste bat ziren eta hirurak identifikatu egin zituzten. Iturrizar plazan aparkatuta zeuden lau autori eta moto bati kalteak eragin izana egotzi diete, besteak beste, ispiluak apurtu izana eta ikerketapean daude.