Sebas Arantzabal elgetarra nagusi sanmigeletako bola-joko txapelketan

Mirari Altube Arrese

San Migel jaien baitan jokatutako bola-joko txapelketa Sebas Aranzabal elgetarrak irabazi zuen. (Argazkiak: UDA Hirutxirlo taldea).

Hona hemen San Migel jaietako sailkapena: 

  • 1. Sebas Aranzabal, elgetarra, 5 txirlorekin.
  • 2. Jose Luis Gorosabel, eskoriatzarra, 4 txirlorekin.
  • 3. Asier Azkarate, bergararra, 2 txirlorekin.
  • 4. Jon Antia, aretxabaletarra, 2 txirlorekin.
  • 5. Aitor Oñederra, aretxabaletarra, 2 txirlorekin.

Bestetik, Aretxabaletan aurten jokatutako txapelketa guztiak batzen dituen sailkapeneko buru ere Aranzabal geratu da. Eta UDA Hirutxirlo taldeko bolari onena Gorka Madinabeitia izan da; sari berezia jaso zuen horrek.

Aretxabaletan jokatutako txapelketak kontuan hartuta bolari onenari saria:

  • 1. Sebas Aranzabal, elgetarra, 27 txirlorekin.
  • 2. Gorka Madinabeitia, aretxabaletarra, 22 txirlorekin –UDA taldeko onena–.
  • 3. Gotzon Uranga, Lasturrekoa, 20 txirlorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak