Bat-bateko konposizio dantza saioak Zuriñe Benavente eta Izaskun Lapazak gidatuko dituzte eta eguaztenetan izango dira, Kuartelean, abenduaren 16a bitartean, 18:30etik 20:30era. Hasita egon arren izena emateko epea zabalik dago –baita probatzeko ere–; horretarako honako telefono zenbakira deitu daiteke: 688 81 96 65. Prezioa da 100 euro hiru-hilabete –80 euro langabeentzat–.
Itzuli topaketaren sei saio
Bestetik, Itzuli, gorputzera itzulera topaketa egingo dute urrian hasi eta urtarrilera bitartean. Hilabete bakoitzean, zapatu batean, hiru orduko saioa izango da, Leticia Morales psikoterapeuta eta dantzaterapeutak gidatuta, eta emakumeei bideratu diete. "Norbera bere gorputzarekin konektatzea eta gorputzaren bidez sentitzea eta ongizatea lortzea da helburua", adierazi dute Jaikiko kideek, eta horretarako, honakoak landuko dituzte: mugimendu autentikoa, meditazioa mugimenduan, entzutea, kontakt inprobisazioa, jolasa, arnasketa eta bisualizazioa.
Saioak honako zapatuetan izango dira: urriak 3, azaroak 21, abenduak 12, urtarrilak 9, otsailak 13 eta martxoak 6. Eta ordutegia da 10:00etatik 13:00etara.
Leku mugatuak dituzte eta prezioa 120 euro; izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 688 89 52 37.