Ameriketako egitarauarekin gozatu dute gaurkoan koruzaleek

Hasier Larrea

Parrokiako aldarera herrialde amerikarretako jantzi tradizionalak soinean zituztela igo dira Aretxabaletako koruko kideak, Sanmigeletako jaietako emanaldi berezia aurkezteko. Putzuaren bestaldeko kantuak gerturatu dizkiete entzuleei, irudiotako La Llorona mexikar famatua, adibidez. 

Denera hamabost pieza plazaratu dituzte, zein baino zein hunkigarriagoak, Xabier Leteren Habanera edo Violeta Parraren Gracias a la vida modukoak. Mariatxen Urkiak eta Angel Barandiaranek zuzendutako koruari Jose Luis Frantzesenak jarri dizkio piano doinuak, Unai Frantzesenak jo du bateria eta Ion Aranzabalek eta Alex Karrizok tronpetak. 

Omenaldiak ere egin nahi izan dituzte gaurkoan. Jose Benito Aiastuirekin detaile polita izan dute, abesbatzaren jarraitzaile sutsua izateagatik. Nabarmendu dutenez, taldearen bidaietan ere hutsik ez du egiten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak