Harria, aizkora eta triatloia, herri kirolen erakustaldian

Eki Letona Erretolatza

Jendetza bildu da gaur eguerdian Aretxabaletako Herriko Plazan, Sanmigel jaietako egitarauaren barruan egin duten herri kirolen erakustaldia ikusteko. Beroak ez du herritarren parte-hartzea baldintzatu, eta plaza jendez bete da erakustaldian.

Harrijasotzaileak eta aizkolariak izan dira eguerdiko protagonistak. Olaia Esnaolak eta Sara Asenjok eman diote hasiera saioari, harriak altxatzen. Ondoren, Aratz Mugerza eta Arkaitz Etxebeste aizkolariek hartu dute lekukoa, enborrak moztuz. Jarraian, Jon Unanue harri-jasotzaileak 200 kiloko harria altxatu du, ikusleen arreta bereganatuz.

Erakustaldiko une nagusietako bat binakako proba izan da. Alde batean, Sara Asenjo eta Aratz Mugerza aritu dira; bestean, berriz, Olaia Esnaola eta Arkaitz Etxebeste. Bi bikoteek txandaka osatu dute proba.

Lehenik, harri-jasotzaileek bost aldiz altxatu behar izan dute harria. Ondoren, bikoteko aizkolariak enbor bat moztu du, eta berriro ere hasierako ziklora itzuli dira; sei enbor moztu arte. Proba horren ostean, trontzan egin dute, lau zati moztu ditu bikote bakoitzak eta azken zatian 12 buelta eman dizkiote plazari. Amaieran, Aratz Mugerza eta Arkaitz Etxebeste batera iritsi dira helmugara.

Erlazionatuak

Herri kirolen lehia, argazkitan

Eki Letona Erretolatza ira 27, 15:42 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak