Eskarmentu gehiago edo gutxiago izan, adin askotako dantzari ugari batu zituen atzo iluntzean Mitarte kalean egin zuten erromeriak. Erromerixie Atxabaltan taldeak antolatutako ekitaldian herriko bertako musikariak izan ziren arin-arin, fandango eta bestelako doinuak jo zituztenak eta dantzan hainbesteko esperientzia ez dutenei laguntzeko azalpenak ere eman zituzten uneoro antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.