Algara ludotekak irailaren 28an zabalduko ditu ateak

Oier Zumarraga Aranburu

Irailaren 28tik urriaren 9ra ate irekien jardunaldiak egingo dituzte, 4 eta 12 urte arteko haurrek zerbitzua eta haren jarduerak ezagutzeko

Algara ludotekak irailaren 28an hasiko du ikasturtea, ate irekien jardunaldi zabalarekin. Urriaren 9ra arte, 4 eta 12 urte arteko haurrek zerbitzua ezagutzeko eta askotariko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute: mahai-jolasak, eskulanak, sukaldaritza, esperimentuak, txapa tailerra, jolas gidatuak, tirolinara irteera eta herri kirolak, besteak beste. Bi txanda izango dira: Haur Hezkuntzakoendako, 16:45etik 18:15era, eta Lehen Hezkuntzakoendako, 18:15etik 19:30era bitartean.

Ate irekiak amaitutakoan, urriaren bigarren astetik aurrera egin ahal izango da ikasturterako izen-ematea, Internet bidez edo ludotekan bertan. Ikasturte osoko kuota 90 eurokoa izango da, eta egoera zaurgarrian dauden familiek eskolaz kanpoko ekintzetarako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte, irailaren 30era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak