Iralabarriko eta Kurtzebarriko haur parkeak berrituko ditu Aretxabaletako Udalak

Oier Zumarraga Aranburu

Iralabarrin jolas elementu gehienak eta lurra berrituko dituzte; Kurtzebarrin, berriz, jolas irisgarri berri bat jarriko dute.

Aretxabaletako Udalak lizitaziora aterako ditu Iralabarriko eta Kurtzebarriko haur parkeak berritzeko lanak. Bi guneetako lanek 75.854 euroko aurrekontua izango dute, eta lau hilabeteko epea izango du esleipendunak. Iralabarriko plazako haur txikien parkean egingo dute berritze lanik handiena. Udalak jakinarazi duenez, gaur egun dauden jolas elementu gehienak kendu eta berriak jarriko dituzte. Era berean, parkeko lurra ere berrituko dute, jolasgunea osorik egokitzeko lanen barruan. Kurtzebarri parkean, berriz, ingurua txukundu, lurra zein bankuak aldatu eta biraka ibiltzeko jolas irisgarri berri bat ere jarriko dute.

Mantentze-lanak

Bi parke horiek berritzearekin batera, herriko gainerako haur parkeak ere egokitzeko asmoa du Udalak. Gernika plazako jolasgunean esku-hartze handia egitea aurreikusi dute. Gainerako parkeetan ere egingo dituzte beharrezko lanak, bakoitzaren egoeraren arabera, sortzen diren beharrei erantzuteko helburuarekin. Horretarako, enpresa bat kontratatuko dute, herriko haur parkeetan etengabeko egokitzapen eta mantentze-lanak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak