Erraldoien eta buruhandien konpartsak abiaraziko ditu San Migel jaiak

Mireia Bikuña

Hainbat herritar, Beinke-Loramendi dantza entseatzen, astelehenean. mirari altube

Sanmigelak ate-joka daude, eta, hain zuzen ere, Aretxabaletako erraldoien eta buruhandien konpartsak zabalduko dio atea jaietako asteburuari. Aretxabaletako gaiteroekin batera kalerik kale ibiliko dira, herritarrak jai giroan ipintzeko asmo

Erromerixie Atxabaltan taldearen emanaldiaren ostekoa ere doinuz betetakoa izango da; izan ere, kantuan egingo dute afarian parte hartuko duten herritarrek. Sei Pistols & Trabuko Bat taldeak ez du hutsik egingo, eta herritarrek ere ez dute kalerik egin: 680 lagun inguru elkartuko dira mahaiaren bueltan, jaki goxoez eta euskal kantuez gozatzeko. Herriko Plazan izango da.

500 lagun elkartasun bazkarian

Herritarrez beteko den beste bat izango da Atxabaltako Gazte Mugimenduaren elkartasun bazkaria: 500 lagun elkartuko dira bazkaltzeko, Iturrigorri frontoian. Udaletxe zaharrean kokatutako txosna gaur zabalduko dute, 18:00etan, eta, ostean, Bost Axola Potxola taldeak kontzertua emango du. Gainera, zapatuko bazkariaren ostean, txarangarekin ibiliko dira kalejiran, eta, 22:30ean, txinkirrikitin herrikoia egingo dute; eta, ostean, pintxada tematikoa.

Bola-joko txapelketak

Bola-joko txapelketak ere ez du hutsik egingo. Haur eta gaztetxoendako eta helduendako txapelketak jokatuko dituzte; biak ala biak, bolatokian. Izen-ematea bertan egin behar da. Gaztetxoendako garaikurra eta kamisetak izango dituzte opari; eta helduendako, dirua. Txapeldunak 100 euro eta urdaiazpikoa jasoko ditu; eta bigarrenak, 75 euro eta urdaiazpiko-besoa. Hirugarrenetik bosgarrenera sailkatzen direnek dirua jasoko dute.

Xakea eta dokea

Herriko eragileek presentzia nabarmena izango dute asteburuan. Kultura zein kirol taldeek euren jarduna erdigunean ipiniko dute. Adibidez, Arlutz xake taldeak erakustaldia egingo du Herriko Plazan, eta Basotxoko erretiratuek, doke txapelketa. Aretxabaletako Abesbatzak itxiko ditu jaiak, kantuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak