Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideei harrera egin diete

Mirari Altube Arrese

Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkateak eta Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakariak harrera ofiziala egin zieten atzo, irailak 21, Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako kideei udaletxean.

Ongi-etorria eman zitzaien aurten parte hartuko duten hamaika kideei eta hizkuntza lankidetzaren beharra aldarrikatu zuten, Garabideren formazio programaren nondik norakoak azaltzearekin batera. 
 
Programan parte hartuko duten kideek ere hartu zuten parte. Ekitaldia erritual kaqchikel batekin hasi zen; ondoren, Txileko maputxeen ordezkariak beraien lurraldeko dantza bat eskaini zuen; talde osoaren izenean, berriz, bubien komunitateko ordezkariak esker oneko hitzak izan zituen Euskal Herria eta euskal komunitatearekiko izandako harreragatik. Bukatzeko, partaide guztiek nasa komunitatearen erresistentzia-kanta bat kantatu zuten, "hizkuntza guztien batasunaren erakusgarri".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak