Puro Relajo taldearen doinuekin dantzan jardun dute aretxabaletarrek

Mirari Altube Arrese

Mexikoko erritmoek eta euskal kanta klasikoek girotu zuten atzo Aretxabaletako Herriko Plaza, Nafarroako Puro Relajo taldearen eskutik. Plaza bera eta inguruko bazterrak goraino bete ziren eta askok eta askok egin zuten kantuan eta dantzan. 

Bi orduko kontzertuan rantxerak, bertsio ezagunak eta festa giroko abestiak jo zituen boskoteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak