Doke txapelketan sei talde, aspaldiko ohiturari eusteko

Eki Letona Erretolatza

Iazko sanmigeletako doke txapelketa. Argazkia: Goiena.

Aspaldiko ohitura berreskuratzeko eta jokoari eusteko asmoz, doke txapelketa egingo dute irailaren 27an, 11:30ean. Azken urteetan legez sei talde lehiatuko dira elkarren aurka: Basotxo, Aratz, Loramendi, UDA, Gu Haziak Gara eta Udala.

Garai batean, Aste Santuan jokatzen zen. Sanmigeletan egitea ere ez da kasualitatea. "Kalean jende asko ibiltzen da eta animatzeko aukera handiagoa dago", azaldu du Jokin Antxiak, Basotxo Erretiratuen Elkarteko presidenteak. "Azken urteotan, ordea, ohitura hori galtzen joan da, eta, horregatik, gutxienez urtean behin txapelketa egitea dugu helburu".

Aurtengo berritasun nagusia da jokatzeko gune finko bat prestatu izana. Komentuko lorategian dago hori eta Basotxoko eta Udaleko hainbat ordezkarik jardun dute auzolanean. Asmoa da txapelketa indartzen joatea Antxiak adierazi duenez: "Behin lokal berria eginda, urtean behin egitetik gehiagotan egitera pasatuko gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak