Turkiako ekialdean daude kokatuta Kaçkar mendiak; bertako punturik altuenak, Kaçkar Dagik, 3.930 metro ingururu ditu. Han jokatu dira Kaçkar UTMB lasterketak, eta, Kaçkar Dagi igotzen lanik izan ez badute ere, korrikalariak 2.000 metrotik gorako goi-ordokietan aritu dira ordu luzez. Bada, lasterketa horietako 50K proban, Ainara Urrutia aretxabaletarrak bigarren postua lortu du, 44,8 kilometro eta 3.000m-ko desnibel metatua sei ordu eta bost segundutan gainditu ostean.
NNormal taldeko kide den Urrutiak, Tuğçe Karakayak (5:54:10) baino sei minutu gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bestalde, ia hogei minutu atera dizkio Fatma Tasri (6:19:45), hirugarren sailkatuari.