Herritarrek ez dute hutsik egin Kurtzebarri tontorrean

Mirari Altube Arrese

Irailaren bigarren domekan ospatu du Murrukixok Kurtzebarriko Eguna, ohi legez. Aparteko eguraldia lagun, ehunen bat herritar gerturatu zen bertara, familia giroan gehienak. Mendizale elkarteak eskainitako mokadutxoa jan eta gurutzea ukitu zuten askok. Gurutzeak 98 urte bete ditu aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak