Aretxabaletako Orei laukoteak –Andoni Lapuerta, Iker Martinez de Agirre, Jon Ander Alberdi eta Idoia Sanchez– atzo aurkeztu zuen lehenengo diskoa. Taldearen izena darama eta herriko Karmele Igartua aretoan aurkeztu zuten.
Lau musikariak "gogotsu" eta "urduri" zeuden aurkezpen kontzertuarekin eta "mimo handiarekin" prestatu zuten, eta pozik egoteko moduan dira. Gerturatu zirenek txalo artean hartu zituzten.
Aretxabaletako Kuartelean sortua da Orei musika taldea; 2020an hasi ziren musikarekin "jolasean". Orain aurkeztu duten Orei diskoak abestutako zortzi kantu batzen ditu eta rock doinuak dituzte oinarri, stoner ukituarekin.
Laukotea zuzenean ikusteko hurrengo aukera Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako Errekan Gora jaialdiaren barruan izango da, hurrengo egubakoitzean.
Orei taldea gehiago ezagutzeko aukera ikus-entzunezko honetan.