Gaztelekuak zabaldu dizkio ateak ikasturte berriari

Mirari Altube Arrese

Atxagazte gaztelekuaren ateak asteburu honetan zabaldu dituzte. Eta lehen bi egubakoitzak DBHkoak elkartzeko gunea izango da.

Lehen jarduerak iraileko azken astebururako zehaztu dituzte. Irailaren 24an, sukaldaritza tailerra izango dute eta taloak egingo dituzte 17:30ean hasita. Eta 25ean, egubakoitzean, kuadrillen arteko jolasak eta pintxada kolektiboa izango dute. Izena aldez aurretik eman behar da gaztelekuan, bertan.

Aurreko asteburuetan ere zabalik egongo da, hilaren 11n eta 18an DBHko ikasleentzat bakarrik.

Ordutegia

Ikasturteko ordutegia honako hau izango da: eguenetan, 17:00etatik 19:30era; egubakoitzetan eta zapatuetan, 17:00etatik 21:00etara; eta domekatan, 17:00etatik 20:30era.

Edozein argibide gura izanez gero honako telefono zenbakira dei egin dezakete: 688 84 38 15.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak