Txarapeako jaiak egitarau bete-betearekin etorriko dira irailaren 19an

Mirari Altube Arrese

Jai giroa izango da Txarapea ibilbidean hilaren 19an. Horretarako ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute eta horien artean dago auzo-bazkaria; txartelak dagoeneko salgai daude Urbaltz, Exprex eta Dorleta tabernetan.

Bizilagunak jaiei begira jarrita daude dagoeneko. Laugarrenez datoz aurten eta Txarapea bizirik dagoela aldarrikatuko dute beste behin. Oraingoan ere egun bakarrean ospatu arren ekitaldi mordoa iragarri dituzte, besteak beste, ondo errotu direnak: GSR egoitzara bisita, txarabermuta, auzo-bazkaria eta eskailera bertikala lasterketa.

Patata tortilla txapelketa, lehenengoz

Aurtengo berrikuntza da patata tortilla txapelketa. Txosnagunean egingo dute, 12:00etan hasita. Antolatzaileek honako osagaiak emango dizkiete: patatak, tipula, gatza, olioa eta sua. Eta sari potoloak egongo direla iragarri dute. 

Izena aldez aurretik eman beharko dute parte-hartzaileek honako galdetegi hau beteta.

Hona hemen egitaraua:

  • 11:00 Diana trikitilariekin.
  • 11:30 Egunaren hasiera GSR egoitzan.
  • 12:00 I. Patata tortilla lehiaketa.
  • 12:30 Pregoia eta txupinazoa.
  • 12:45 Txarabermuta.
  • 13:00 Haur jolasak eta puzgarriak.
  • 14:30 Auzo-bazkaria. Ondoren, bingo-musikatua.
  • 17:00 Mus txapelketa.
  • 18:00 Izorrai taldearen kontzertua.
  • 19:00 Komerik taldearekin erromeria.
  • 21.00 Eskailera bertikala lasterketa.
  • 22:00 Bogside taldearen kontzertua.
  • 23:00 Bixentak taldearen kontzertua.
  • 01:00 Izan Zu DJa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak