Gazte gara gazte

June Guenetxea: "Neure burue pertsona alai, bitxi eta konprometidu moduen definiduko naukek"

Eki Letona Erretolatza

June Guenetxea, kontzertu baten trikitia jotzen. Argazkia: June Guenetxea

June Guenetxea (Aretxabaleta, 2005) geldirik egoten ez dakien horietakoa da. Ingeniaritza ikaslea, saskibaloi-jokalaria, trikitilaria eta Eme.ki taldeko kidea da. Musika eta kirola uztartzeaz gain, proiektu berrietan murgiltzea eta ingurukoekin gauzak partekatzea gustatzen zaio. Etorkizunera begira, bere bidea egiten jarraitu nahi du, musikarekin eta kirolarekin lotura galdu gabe.

Hasteko, zelan aurkeztuko hauke heure burue?

Neure burue pertsona alai, bitxi eta konprometidu moduen definiduko naukek. Gauza asko egittie gustetan jakon Atxabaltako gazte bat nok, ikesteko eta proiektu barrixetan sartzeko gertu beti. Eta gertukuekin be asko disfrutetan juat.

Saskibaloie, trikitixe, Eme.ki taldie, ingeniaritza… Gauza askotan habil aldi berien. Zelan antolaketan don bizitza danari eusteko?

Gakue dok planifikaziño ona eukittie. Beti izen nok oso okupaute egon dan neska bat, txiki-txikittatik eskolatik kanpoko ekintza asko izaten dittuen biktima horreittako bat nok; kar-kar. Euskal dantzak, saskibaloie, inglesa, solfeue… Eta, orduen, bihertute nak egunek antolatzera, ez jatek besterik geraketan, eta txikittatik ikesi juat planifiketan. Egixe dok batzuetan justo-justo ibiltten nazela guztira heltzeko, baiñe lortzen juat.

Eta zerk beteten hau gehixen momentu honetan?

Hainbeste gauzen artien gatxa dok bat aukeratzie; kar-kar. Esango naukek ingurukuekin gauzak konpartidutiek beteten nauela gehixen. Azkenien, egitten dittuten gauza gehixenek hori emuten justiek, eta asko gozatzen juat horrekin.

Nundik datorkin musika-zaletasune?

Txikittatik euki juat musikie etxien. Amak pianue joten juan; aittek, trikitixe. Ostien, neu flauta trabeserakin hasi nitzuan; ostien, neure ahizta, aman moduen, pianue joten hasi zuan, eta, ostien, urte batzuk gerueu, neuk aldatu egin naixuan, eta, aitten moduen, trikitire egin naixuan salto.

Atxabaltako gaztien artien ze falta don? Eta ze jaukanagu herrixen beste leku batzuetan ez dauenik?

Gaztien artean, gaztiendako espazixo propio gehixau falta diela esango naukek. Hala be, herrixek daukon gauzarik onena, zalantza barik, gauzak alkarrekin egittiaren izaerie dok. Herri txikiñe dok, baiñe elkarte, kirol eta kultura mobimendu haundixek jazak. Azkenien, zelanbait, danok ezaguketan juagu alkar, eta horrek gertutasun berezixe emuten jutsek Atxabaltari.

Zerk kezkatzen hau gaur egun? Lanak, etxebizitzak, etorkizunek, diruek…?

Etorkizune dok zalantza nagusixe. Batez be, etxebizitzaren eta lanaren gaixek. Gaur egun, gaztiok gatx jaukagu autonomuek izeteko eta herrixen bertan bizi izeteko.

Jentiek, hi ikusten hauenien, ze pentsauko jon? Eta ze ez jone asmaketan? Hau da, ze aurreiritzi jaon June Guenetxearen inguruen?

Kanpotik emun leikek dana daukatela kontrolpeien, edo oso pertsona segurua naizela, gauza asko egitten jittuat eta. Baiñe, iguel, ikusten ez dana dok neuk be badauzkadala neure zalantza eta beldurrak, eta lotsatixe be banaizela.

Hamendik hamar urtera, nun eta zertan ikusten don heure burue?

Masterren bat ikesten edo profesionalki motibetan nauen proiekturen baten-edo lanien. Betibe, musikiekin jarraittute, kirola egitten, eta gertuko harremanak galdu barik; ahal bada, Atxabaltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak