Aretxabaletako Udal Liburutegiak literatur solasaldien eta idazketa tailerren egutegia aurkeztu du. Euskarazko solasaldiak Mikel Albisuk dinamizatuko ditu; gaztelerazkoak, Monica Leivak. Idazketan, Miren Amurizak gidatuko du euskarazko Eskuz eta zikinean tailerra, eta Alejandro Fernandez Aldasorok, gaztelerazkoa.
Izen-ematea irailaren 15etik 30era izango da. Literatur solasaldietarako hogei parte-hartzailerentzako liburuak izango dira, eta kopurua gaindituz gero iazkoek izango dute lehentasuna. Idazketa tailerretan gehienez hamabi lagunek parte hartu ahal izango dute
