Zorrak atzeratu edo zatikatzeko aukera arautu du Udalak

Oier Zumarraga Aranburu

Argazkia: Aretxabaletako uDALA

Araudi berria irailaren amaierarako indarrean egotea aurreikusten du Aretxabaletako Udalak

Aretxabaletako Udalak zorren ordainketa atzeratu edo zatikatzeko aukera arautuko duen ordenantza berria onartu du. Uztailaren 15eko osoko bilkuran onartu zuten, eta uztailaren 24an argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Ordenantzak babes juridikoa emango die zorra atzeratu edo zatika ordaindu nahi duten eskaerei aurrerantzean ere. Bestalde, hainbat zenbateko eta epe ezarri dira zorra borondatezko epean edo aldi exekutiboan dagoen kontuan hartuta.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez bada, ordenantza behin betiko onartutzat joko dute, eta berriro GAOn argitaratu beharko dute indarrean sartzeko. Aurreikuspenen arabera, irailaren amaierarako egongo da indarrean ordenantza berria Aretxabaletan. Orduan egin ahal izango dituzte herritarrek eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak