Agorreko andramaixak ospatuko dituzte asteburuan Areantzan

Oier Zumarraga Aranburu

Areantzako bizilagunak eta haien senideak eta lagunak iazko jaietan.

Agorreko andramaixak ospatuko dituzte egubakoitzetik domeka eguerdira bitartean Areantza auzoan. Ohi legez, ekitaldi mordoa antolatu dituzte.

Jaiei hasiera emateko, afaltzeko lekua prestatuko dute, eta, ondoren, Martin Kabarrixa pertsonaiari ongietorria egin eta tantaia jasoko dute, kanpai-joaldiekin lagunduta. Paella-jana egingo dute gero -aurrez izena eman behar da-, eta kantu eta dantzekin amaituko dute jaien lehen eguna.

Hurrengo egunean, 09:30ean dianarekin hasiko dute egitaraua. Ordubete geroago, Ikazkin Trail mendi lasterketako korrikalariak Areantzatik igaroko dira. Eguerdian kanpai-hotsak eta auzoan hildakoen aldeko meza izango dira, eta ondoren Arientza Betiko eta luntxa egingo dituzte.

Jolasak eta Kurtzeberrira igoera

Arratsaldean ere izango da zer eginik. Ginkana egingo dute lehenik, eta 17:45etik aurrera Areantzako jolasen txanda izango da. Hala, adin ezberdinetako auzotarrei zuzendutako ekintzekin osatuko dute Agorreko Andramaixen egitaraua.

Jaiei amaiera emateko, auzotarrek Kurtzebarrira joko dute, Arientzakuak Kurtzebarrin 2026 argazkia ateratzeko. Handik Areantzarantz jaitsiko dira, eta auzora iritsitakoan Martin Kabarrixa agurtuko dute, aurtengo jaiei amaiera emateko.

Egitaraua, osorik

Irailak 11, egubakoitza

  • 19:00 Afaltzeko lekua prestatzea.
  • 20:00 Martin Kabarrixa pertsonaiari ondo-etorria eta tantaia jasotzea, kanpai-joaldiekin lagunduta.
  • 20:30 Paella-jana; aurretik izena eman behar da. Ondoren, kantaldia eta dantzaldia.

Irailak 12, zapatua

  • 09:30 Diana, etxerik etxe.
  • 10:00 Ikazkin Trail mendi lasterketa auzotik igarotzea.
  • 11:30 Kanpai-hotsak.
  • 12:00 Meza, auzoan hildakoen alde.
  • 12:45 Arientza Betiko.
  • 13:00 Luntxa: Elixondoko txorixoak eta Mitarte aldeko tortillak.
  • Ondoren, ginkana.
  • 17:45 Areantzako jolasak ilundu arte.

Irailak 13, domeka

  • 11:30 Arientzakuak Kurtzebarrin 2026 argazkia ateratzea, Kurtzebarri mendian.
  • Ondoren, ipurdi-gainean, labanderan, jaitsi auzora eta Martin Kabarrixa pertsonaia agurtu.

 

  IKUSI DEBAGOIENEKO AGENDA OSOA HEMEN

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak