Troxka dantza taldearekin batera antolatu ditu Loramendik dantza entseguak, eta lehenengoa, sekula egin ez dutenentzat, eguaztenean izango da, irailaren 9an.
Hurrengoak, ostera, astelehenetan eta eguaztenetan egingo dituzte; honako egunetan: 14, 17, 21 eta 24. Azken bi entseguetara derrigorrez joan beharko dute sanmigeletako dantzan parte gura duten guztiek. Entsegu guztiak 19:00etan izango dira, Kurtzebarri eskolako pistan.
Dantzan egiteko asmoa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena honako helbidean: labur.eus/beinkeloramendi Baldintza bakarra da 16 urtetik gora izatea.
