Aretxabaletako Udala Otalora kalean, plaza azpian, dauden komun publikoak konpontzen ari da. Azken urteetan izandako apurketen ondorioz instalazioak itxita eduki behar izan dituzte. Orain goitik behera berritzea erabaki du Udalak, berriro herritarren eskura jartzeko.
Etorkizunean antzeko kalteak saihesteko elementu apurtezin eta antibandalikoak jarriko dituzte. Helburua komun publiko funtzionalagoak eta iraunkorragoak izatea da.
Lanen aurrekontua 48.378 eurokoa da. Udalak, era berean, azpiegitura publikoak errespetatu eta zaintzeko deia egin die herritarrei.