Ordutegi berria izango du AtxabaltaMugi zerbitzuak

Oier Zumarraga Aranburu

Kirol Orientazio Zerbitzuko orientatzailea astearte eta asteazkenetan dago herritarren eskura, Ibarra kiroldegian eta osasun zentroan.

AtxabaltaMugi zerbitzua ordutegi berriarekin dago martxan irailetik. Kirol Orientazio Zerbitzuko orientatzailea astearteetan 09:00etatik 13:00etara dago herritarren eskura, eta asteazkenetan, 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara. Zerbitzua Ibarra kiroldegian eta osasun zentroan eskaintzen da.

Zerbitzura osasun langileen edo gizarte zerbitzuen bidez jo daiteke, baita norberaren ekimenez ere. Lehen elkarrizketa batean pertsonaren egoera, gustuak eta denbora librea aztertzen dira, ondoren jarduera fisikorako proposamen pertsonalizatua adosteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak