Aretxabaletako Udalak 2026-2027 ikasturterako haur eta nerabeen (16 urte arte) aisialdirako dirulaguntzak jarri ditu martxan. Eskaerak irailaren 7tik 30era aurkeztu ahal izango dira. Egoera zaurgarrian dauden familietan eskolaz kanpoko jardueretan parte-hartzea erraztea da helburua.
Gehienez bi jarduera lagunduko dituzte diruz: batetik ludoteka zerbitzua, eta, bestetik, herriko aisialdi edo kirol elkarte batek antolatutako beste jarduera bat. Azken horien artean daude eskola kirola, euskal dantza, pilota, UDA futbola, Arizmendi Kirol Elkarteko boleibola, igeriketa zein nesken futbola eta Ibarra kiroldegiko igeriketa ikastaroa.
Eskaerak, irailaren 30 arte
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo Bizitzeko Gutxieneko Diru sarrera jasotzen duten onuradunei jardueraren kuotaren %100-a ordainduko zaie.
Eskaerak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Zerbitzura zuzenduta. Informazio gehiago behar dutenek 943 71 18 62 telefono zenbakira deitu edo gazteria@aretxabaleta.eus helbidera idatz dezakete.