‘Printzak’ bideokliparekin irailean kaleratuko duen diskoaren berri eman du Orei taldeak

Mirari Altube Arrese 2026ko abuztuaren 3a

Aretxabaletako Orei taldeak irailaren 4an kaleratuko du lehenengo diskoa. Eta horren berri emateko diskoko Printzak abestia zabaldu du sare sozialetan, bideoklip eta guzti.

Taldea osatzen dute honako kideek: Idoia Sanchez, Jon Ander Alberdi, Andoni Lapuerta eta Iker Martinez de Agirre. Musikaren bueltan hainbat urte daramatzate laurek, baina orain, zortzi abesti batu dituzte disko batean. Aretxabaletako kuartelean sortu dute hori, Asel Errastiren gidaritzapean.

Diskoa aurkezteko lehen kontzertua irailaren 11n emango dute Aretxabaletan bertan, Karmele Igartua aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak