Ibarra Kiroldegiak 2026-2027 ikasturterako jardueren eskaintza aurkeztu du, eta hainbat berritasun izango ditu irailean 14ean hastekoa den programak. Aldaketa nagusia haurren igeriketa ikastaroetan egingo dute, izan ere, orain arte maila teknikoaren arabera osatzen zituzten taldeak, baina hemendik aurrera adinaren arabera antolatuko dituzte.
Aldaketa horrek ordutegien berrantolaketa ere ekarri du. Haurtxoen ikastaro guztiak 30 minutu atzeratuko dituzte, eta gainerako haurren taldeak jaiotze urtearen arabera banatuko dituzte. Hala, 2021 eta 2022an jaiotakoek, 2019 eta 2020an jaiotakoek, 2017 eta 2018an jaiotakoek eta 2016a baino lehen jaiotakoek ordutegi berriak izango dituzte:
Haurtxoak eta karramarroak:
- 16:30-17:00 zena, orain 17:00-17:30 izatera pasatuko da.
- 17:00-17:30 zena, orain 17:30-18:00 izatera pasatuko da.
- 17:30-18:00 zena, orain 18:00-18:30 izatera pasatuko da.
- 18:00-18:30 zena, orain 18:30-19:30 izatera pasatuko da.
Igeriketa haurrak, zapaburuak, olagarroak, izokinak eta marrazoak:
Astelehen eta asteazkenetan:
- 2021 eta 2022.urtean jaiotako haurrak: arratsaldeko 17:00etatik 17:45era.
- 2019 eta 2020.urtean jaiotako haurrak: arratsaldeko 17:45etatik 18:30era.
- 2016.urtea baino lehen jaiotakoak: arratsaldeko 19:00etatik 19:45era.
Astearte eta ostegunetan:
- 2021 eta 2022.urtean jaiotako haurrak: arratsaldeko 17:15etatik 18:00era.
- 2019 eta 2020.urtean jaiotako haurrak: arratsaldeko 18:00etatik 18:45era.
- 2017 eta 2018.urtean jaiotako haurrak: arratsaldeko 18:00etatik 18:45era.
Bestelako berritasunak
Bestalde, beste bi aldaketa ere egingo dituzte uretako jardueretan. Haurdunaldiko igeriketa astelehen eta asteazkenetan 18:30ean izango da, eta astearte eta ostegunetan Aquagym talde berri bat sortuko dute, 19:15etik 20:00etara.
Horrez gain, kiroldegiak WhatsApp kanal bat jarri du martxan erabiltzaileekin komunikazio zuzenagoa izateko.
Abuztuko ordutegi berezia
Abuztuan, berriz, ordutegi berezia izango du Ibarra kiroldegiak. Abuztuaren 14tik 23ra itxita egongo da, eta gainerako egunetan 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia berreskuratuko du, 07:30etik 21:30era.
