Adierazpen libreko guneak berriztu ditu Udalak

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 23a

Kartelak eta eskelak modu antolatuagoan jartzea eta guneak txukun mantentzea da helburua.

Herriko adierazpen libreko guneak berritu ditu Aretxabaletako Udalak. Oraingoz, hiru panel berri jarri dituzte: Lausitan, San Migel auzoan eta Mitarte kalean. Etorkizunera begira, laugarren gune bat Portasolen jartzea ere aurreikusten dute.

Asmoa kartelak, oharrak eta eskelak modu antolatuagoan jartzea da, herritarrek informazioa errazago irakur dezaten, eta guneak txukunago egon daitezen. Udalak herritarrei eskatu die panelak errespetuz erabiltzeko, informazio guztia behar bezala ikus dadin. 

Lausitako adieazpen libreko gune berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak