Hainbat udal zerbitzuk udako ordutegia izango dute abuztuan

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 30a

Udal liburutegiak, Ibarra kiroldegiak, Udalak, Arkupe Kultur Etxeak eta Udaltzaingoak ordutegi bereziak izango dituzte.

Abuztuan ordutegi berezia izango dute Aretxabaletako udal liburutegiak eta Ibarra kiroldegiak. Hain zuzen ere, bi zerbitzuek hainbat egunez itxiko dituzte ateak, eta gainerako egunetan udako ordutegiarekin jardungo dute. Ibarra kiroldegiak ordutegi berezia izango du abuztuan: hilaren 14tik 23ra bitartean itxita egongo da, eta gainerako egunetan udako ordutegiarekin emango du zerbitzua: goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Irailaren 1etik aurrera, berriz, ohiko ordutegiarekin zabalduko ditu ateak: 07:30etik 21:30era.

Ibarra kiroldegiko ordutegia abuztuan.

Liburutegian ere aldaketak

Udal liburutegiak ere ordutegi berezia izango du abuztuan: hilaren lehen astean goizez bakarrik zabalduko ditu ateak, 10:00etatik 13:00etara; ondoren, abuztuaren 8tik 23ra itxita egongo da; eta abuztuaren 24an berriz irekiko dute, goizeko ordutegiarekin, 10:00etatik 13:00etara. Irailean berreskuratuko du ohiko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, ordea, itxita jarraituko du irail osoan, eta urriatik aurrera hasiko dira asteburuetan zabaltzen.

Herriko gainontzeko eraikinen arreta ordutegiari dagokionez, Udalak, arreta zerbitzua soilik goizez edukiko du zabalik (8:00-14:30), eta, asteburuetan zein hilaren 14tik 17ra itxita egongo da herriko jaiengatik. Arkupe Kultur Etxea, aldiz, abuztuaren 3tik 7ra, eta, 24tik 28ra egongo da zabalik goizeko 9:00etatik 13:00etara, hilaren 31a barne. Udaltzaingoak goizeko ordutegiarrekin funtzionatuko du: aste barruan 8:00etatik 15:00ak arte, larunbatetan 13:00ak arte, eta igandeetan itxita. Tril, Atxabaltako Txoko Femenisitak ateak itxiko ditu abuztu osoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak