Gaur bertan New Yorken jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako finala bertatik bertara jarraituko duten milaka zaleen artean debagoiendar bat behintzat egongo da: Iker Gomez. Espainiako Futbol Federazioak Lehen, Bigarren eta Hirugarren RFEF mailetako kluben artean egindako zozketan saritua izan da UDA klub aretxabaletarra, eta, horri esker, zuzendaritzako ordezkaria den Gomezek Espainiaren eta Argentinaren arteko finala zuzenean ikusteko aukera izango du.
Federazioak guztira 25 klub gonbidatu ditu hitzordu berezira. UDA izan da saritutako klubetako bat, eta joan-etorriko bidaia azkarra egingo du igande honetan UDAko kideak, New Jerseyn dagoen MetLife estadioan jokatuko den final historikoa bukatzean bueltako hegaldia hartuko duelako.