Egubakoitzeko ajea gainetik kentzeko denborarik gabe, Portasoleko jaiek giro ederrean jarraitu dute zapatu goizean. Alde batetik, Hibai-Gain elkartearen parean jarritako puzgarrietan txikienak saltoka eta jolasean aritu dira. Bestetik, Axtroki Arku-Tiro Klubeko kideek arku tiroa probatzeko aukera eskaini die herritarrei, eta gazte zein heldu ugari animatu dira punteria neurtzera. Goizeko jardueren ondoren, indarrak berreskuratzeko herri bazkaria egingo dute, arratsalde eta gaueko jai egitarau zabalari heldu aurretik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.