Ixadebalde merkealdien azoka aterako du kalera Aretxartek

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 21a

Eguaztenean, uztailaren 22an, egingo dute Ixadebalde azoka, Mitarte kalean. 10:00etatik 20:00etara bitartean merkatutako produktuak eta hainbat ekintza izango dira herritarren eskura.

Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta honako saltokiek aterako dituzte produktuak kalera: Kilima, Asensio, Zubia, Mimatu, Xamur, Almila Shop eta Begiondo. Udaberri-uda sasoiko generoa –arropak, oinetakoak, askotariko osagarriak, betaurrekoak…– erakutsiko dituzte eta salgai jarri.

Arratsaldea alaitzeko, umeentzako puzgarriak, krispeta-dastaketa eta Beñat & Jonflan bikotearen zuzenekoa egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak