Jaiak hasi dira, eta orotariko ekintzez gozatzeko prest daude Portasolen

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 17a

Portasolen "mugitzen hasi da auzoko jendea", ekintzaz lepo datorren asteburuaz gozatzen hasteko. Kasu honetan ere, jada klasiko bihurtu den konbinazioarekin hasi zen festa, atzo, eguena: pintxo-potea eta radarraren aurkako lasterketa –radarra, baina, ez zebilen eta zintzarriak jarri zituzten denbora neurtzen laguntzeko–.

Auzoa bizirik mantendu leloari jarraituz, gaur, egubakoitza, botako duten txupinazoan auzoko merkatariei egingo diete eskertzea, Portasoli egindako ekarpena nabarmentzeko.

Aurrez funtzionatu duen errezetari jarraikortasuna eman dioten arren, bada nobedaderik ere: egubakoitz gauean, Lekittoko Deabruen ikuskizun piroteknikoa izango da, eta zapatuan, berriz, 80ko hamarkadako musika emanaldiaz gozatzeko aukera, Mikel Nighten eskutik, Atseden pareko plazan. Jaikiren eskutik argi-itzal festak ez du hustik egingo; ezta 200 pertsona bilduko dituen bazkariak ere. Azkenik, Jai Batzordeak festak errespetuz eta askatasun osoz bizitzeko dei egin die herritarrei.

Egubakoitz gaueko autobus zerbitzua, indartuta

Egubakoitz gau eta zapatu goiz arteko zerbitzua indartu egingo du Lurraldebusek, jaietara "modu jasangarri eta seguruan" joateko. Zerbitzu bereziak Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza lotuko ditu gauean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak