Datozen hamar urtetarako Aroa Euskara Plana onartu du udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 20a

2025ean egindako lanketako une bat. (Argazkia: Aretxabaletako Udala)

Euskara biziberritzeko Aroa plana landu zuen Aretxabaletako Udalak 2025ean eta prozesu hartan jasotako proposamenekin plan estrategikoa osatu dute datozen hamar urtetarako.

Hainbat eragilerekin eta herritarrekin elkarlanean, eta, Elhuyar Aholkularitzak bideratuta,  landu zuen euskara biziberritzeko Aroa plana Aretxabaletako Udalak 2025ean. Prozesu hartan jasotako proposamenekin plan estrategikoa osatu dute, eta joan den eguaztenean egindako ohiko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak. Hamar urterako plana izango da eta Udalaren webgunean dute dokumentua eskura herritarrek.

Talde autonomoak lanean

Behin lanketa prozesua bukatuta, Beinke izena jarri dioten Herriko Euskararen Mahaia osatu dute Aretxabaletako Udalak, Loramendi Euskara Elkarteak eta lanketa hartan parte hartu zuten zenbait herritarrek. Mahai horren helburua da prozesuan adostutako erronkak koordinatzea eta antolatzea, lehenetsi ziren puntuetatik abiatuta.

Gaikako lantalde autonomoak sortu dira ondoren, "era eraginkorrean" antolatzeko, eta lanean dabiltza. Horien artean daude kirola eta euskara taldea, adinekoen artean euskara sustatzeko eragileak, merkatariekin diharduen Euskara Laguna boluntario sarea, euskal kulturaren berreskuratzea helburu duen taldea eta hezkuntza taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak