Arrasatetik 09:10ean abiatu dira eta 10:30ean iritsi helmugara; han, goiz-erdiko hamaiketakoa egin dute erretiratuen zentroan. 11:30ean bisita gidatua izan dute herrian: San Severino parrokia, herriko alde zaharra, San Juan eliza-museoa eta Erdi Aroko zubia ezagutu dituzte, eta Santa Clara museoan amaitu dute ibilbidea, Aste Santuko prozesio ospetsuetan erabiltzen diren irudiak ikusita.

12:45etik 14:00etara elkarrekin kontu kontari egoteko denbora hartu dute eta ondoren, bazkaltzera joan dira San Roque jatetxera. Bazkalostean, dantzan egiteko aukera izan dute 18:00ak arte. Behin ordu hori iritsita, autobusa hartu dute Arrasatera itzultzeko.
Txangoan parte hartu dutenak pozik azaldu dira egunak emandakoarekin: "Egun zoragarria eta kulturalki aberasgarria izan da, eta bazkaria ere bikaina. Aipatzekoa da, halaber, antolakuntza-batzordeak elkartearen logotipoa zuen zapi bat oparitu izana parte-hartzaile guztiei; erretiratuek harrotasunez eraman dute lepoan herrian zehar paseatu bitartean".

Irailean Cadizera
Antolatzaileek gogorarazi dute irailean, 19tik 23ra bitartean, Andaluziara joango direla Cadiz eta Herri Zuriak ezagutzera. Izena emateko epea oraindik zabalik dago eta interesa dutenek Abaroako bulegora jo dezatela, "ahalik eta lasterren".