Dotoreena, Arietaleanizbeaskoarena

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 11

Aurten ere aipamen berezia egin diote dotoreen apainduta dagoen autoaren jabeari Aretxabaletako Larrino auzoan ospatzen ari diren San Kristobal jaietan. Ander Arietaleanizbeaskoarena izan da saritua.

San Kristobal jaiak ari dira ospatzen Aretxabaletako Larrino auzoan. Urtero moduan, autoen bedeinkapen errituala egin zuten egubakoitz iluntzean eta ondoren, aitortza egin dotoreen apaindutakoari. Auzo alkatearen, David Agirreren, eskutik jaso du sari hori Ander Arietaleanizbeaskoak.

Jabier Zubizarreta apaizak bedeinkatu zituen eliza ondora gerturatu zituzten ibilgailuak, bertako elizan meza eman ondoren. Bedeinkazioen ostean luntxaz gozatu zuten hara joandako auzotarrek. Gaur, nagusien bola-joko txapelketan elkartuko dira asko berriz, 17:00etan. Baita goizean egingo den Larrinoko II. pilota txapelketan eta eguerdiko dantzaldian eta bazkarian ere. 19:00etan, erromeria egongo da Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak