1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen eta Gerra Zibilaren hasieraren 90. urteurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak memoria eta aitortza ekitaldi instituzionala egingo du datorren uztailaren 17an, Donostiako Aiete jauregian, 18:00etan. Ekitaldi horretan jasoko dute uren ibilbidearen aitortze Lourdes Herrastik eta Paco Etxeberriak: "Biak erreferente dira frankismoaren biktimen ikerketan, desagertutako pertsonen hobien lokalizazioan, gorpuzkien berreskurapenean eta identifikazioan, eta haien ibilbideak ekarpen erabakigarria egin dio memoria demokratikoaren, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren aldeko lanari". Paco Etxeberriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen Saria jaso zuen 2006an. Lourdes Herrastik, berriz, erakundearen lehen aitortza instituzionala jasoko du, arkeologia forentsearen eta memoria historikoa berreskuratzeko lanaren arloan egindako ibilbide eredugarriagatik.
Aitortza hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak sustatu du. Helburu du "giza eskubideen aldeko konpromisoa, ikerketa historikoa eta zorroztasun zientifikoa oinarri hartuta, hamarkadetan zehar biktimen nortasuna eta duintasuna berreskuratzen eta haien senideei erantzunak ematen lagundu duten pertsonen lana aitortzea".