Udalak erosi berri duen lursail batean garatuko da proiektua, eta horren diseinuan herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jo du Udalak; horregatik, lehen bilera horretan beste herri batzuetako ortu komunitarioen esperientziak ezagutaraziko dituzte, eta, aldi berean, herritarren ekarpenak eta parte hartzeko interesa jasoko dituzte. Saioan bildutako proposamenak kontuan hartuko dituzte proiektuaren diseinua zehazten hasteko. Besteak beste, zenbat ortu-partzela egingo diren, kudeaketa-eredua zein izango den eta etorkizunean zer beste elementu txertatu ahal izango diren aztertuko dute herritarrekin.