Jaiak gaur, egubakoitza, hasiko dira, meza nagusiarekin; ondoren, mokadutxoa eta autoen bedeinkapena izango dira. Zapatu goizean, pilota txapelketa eta bola-jokoak, bermut-dantzaldia eta herri bazkaria izango dira; arratsaldean, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilarien erromeriarekin amaituko dira aurtengo San Kristobal jaiak.